XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jubenilek Ezolatzan jokatuko
Hiru herritar erremontezko final-erdietara iritsi.

Hiru herritar klasifikaturik ditugu erremontezko txapelketa probintzialeko final-erdietan.

Ion Agirre, Ion Egialde eta Xabier Egialde, ez dago gaizki bi mila bizilaguneko herri txiki batentzat, eta bide horretatik jarraitzen badute laister bakarren batek profesionaletan debutatzea ere ez ginake arrituko, bainan denborari lekua eman dezaiogun eta goazen biharko partiduekin, Galarretan eta goizetik: Agirre-Auzmendi, Lizarraga-Egialde eta Larrañaga-Txikuri, Egialde-San Juanen aurka.

Igarondoko pelota partiduak.

Bihar goizeko hamarretan hasita herriko txapelketako partiduak izango ditugu, paletaz: Taxio-Serafin, Albisu-Garayalde eta Garayalde anaiak-Zepai-Urdangarin.

Eskuz haurtxoak: Galarraga-Eziolaza, Fernandez anaien aurka.

Umeak: Oiarbide-Imaz, Ormazahal-Telleria eta eskuz banaka: Telleria, Mujikaren aurka.

Jubenilak futbolean Ezolatzan jokatuko dute.

Bihar arratsaldeko laurak laurden gutxiagotan jubenilak futbolean Ezolatzan jokatuko dute.

Azurmendi.